XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zazpigarren Iganderaco oracioa.

O nere Aita San Jose maitea, cembat eta gueyago aditzen ditudan zure mirariac eta mesedeac, aimbat eta gueyago zuganatzeco gogoa du billatzen nere biotzac: ceren ontan dedan arquitzen, Jaun cerucoac zutzaz nai dula baliatu, lurreco bere criaturetan ontasunac zabaltzeco.

San Jose bedeincatua, modu gucietara cerana doatsua, eta ezagutzen zaituztenengandic gogo aundiz ooratua, eta ¿nola ez? ¿baldin zu bacera munduco triste, eta doacaben negar legorzallea?.

Jayera onez zugana zucendu dienetatic ¿nor utzi dezu entzungabetanic?.

Ez da onelacoric seculan aditu, ez da ere adituco, ceren zure biotza oneguia dan orretaraco.

Gaur bada escatu nai dizut beste mesedequin batera, Birgiñen Birgiña dan gure Ama gozoac, Maria Jesus Agreda beneragarriari azaldu cizquen zure zazpi ontasun berecienetaric azquenecoa, ceña dan, gurasoac familien consuelaraco zugandic aurrac alcantzatzea, edo iristea.

O zorioneco San Jose gozoa, ceorrec daquizu cembat ezcondu onrraduac dauden mundu zabalean negarrez, aur bat izan nayen, ez aciera gaiztoarequin bequin batera condenatzeco; baicican bere Eguille ona, ondo eta ciñez amatuz denac salbatzeco.